Atzo bertan, makinak gaia izanda, TxokoZientzia ikastaroari agurra eman genion. 10 orduko prestakuntza honetan zehar bost gai landu ditugu “Stations” metodologia erabiliz. Ikas-txokoak estrategia metodologiko ugari lantzeko ere aitzakiak izan dira: jolasak, irakurmenak, ikas-kooperatiboa, esku-lanak, “erronka-poltzak”, “Lap-Book”, simulazio digitalak, esperimentuak, antolatzaile grafikoak… gaitasun zientifikoa zein zeharkakoak bere osotasunez garatzen saiatzeko.
Baliabideak eta material osoa (bideoak, argazkiak, ikasgelan erabiltzeko diapositibak eta apunteak, iradokizunak…) gure web-orrian geratzen dira eskuragarria:
Utzi erantzun bat