Aniztasuna eta Inklusibitateaz……… Ikaskuntza kooperatiboa Francisco Zariquiey-en eskutik.
Posted by @begoit on otsaila 9, 2017
Asteartean izan genuen gurekin Francisco Zariquiey irakaslea eta Colectivo Cinéticako zuzendari pedagogikoa ikaskuntza kooperatiboaz mintzatzeko. Bere ibilbidea, praktikak eta emaitzak partekatu zituen gurekin goizean eta arratsaldean izandako saioetan. Denok buruan kezka bera genuen. Nola lagundu ahal diegu gure ikasle denei? Jakina, erantzun bakarra ez dago eta abiapuntu bezala apaltasun puntu bat izan beharko genuke denori batera ezin baitugu. Orduan irakasleok zer egin dezakegu? Franciscok argi adierazi zigun: gela antolatu eta ordenatu ikasleen artean ikaskuntza aberatsak eman daitezen. Denok, irakasleok barne, denongatik eta denekin ikasten dugu. Ideia sinple honek izugarriko aldaketa ona eragiten digu ikasgeletan. Franciscok bere erantzuna eskeini egin zigun eta denok sakontzen jarraitzeko gogo handiarekin gelditu ginen izandako ebaluazioen arabera. Hortaz, hemen uzten dizuet Birginia Pozo gure lankideak egindako hitzaldiaren laburpen bisuala eta, bestetik, sakontzeko baliabide pare bat. Erabilitako dokumentua Colectivo Cinéticako web orrian topa dezakezue
Ikus album osoa hemen @birginiapozo
Franciscoren bideoak
Utzi erantzun bat