TxokoZientzia martxan
Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2016
Atzo “TxokoZientzia” ikastaroaren 1.saioa garatu dugu Berritzegunean. “Ilargia” izan da landutako gaia, txoko bakoitzean ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Era honetan hezkuntz gaitasunak garatzeaz gain, eta prestakuntzaren helburuari jarraituz, hainbat estrategia metodologikoak landu ditugu, hala nola, ikas kooperatiboaren dinamikak, pentsamenduko trebeziak lantzeko antolatzaile grafikoak edo ikas-autoerregulazioarako autoebaluazioa.
Ikasleekin burutzeko 7 txoko landu ditugu: Photocall, digitxoko, matetxoko, esperimentatu, eskuz, elkartxoko eta astroirudia. Azkenean, 8.txoko batean – partekatuz- irakasleak bildu gara gure inpresioak eta iradokizunak elkartrukateko.
Erabilitako baliabideak eta materialak ondorengo web-orrian daude:
TxokoZientzia
Hurrengora arte!!!!
Utzi erantzun bat