Zientzia Klip lehiaketa
Posted by pilaretxebarria on Iraila 27, 2016
“Zientzia Klip” bideolehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza da. Ekimenak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Naukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatzen da urtero eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu. Sariak irailean ematen dira eta haien artean gure zonaldeko bik irabazi zuten:
- Aldi batetik, taldeko modalitatean, Gaztelueta Ikastetxea. Javi Mendía eta beren ikasleak Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologia gaia izanda. Zorionak!!!
- Beste aldetik, norbanako modalitatean, Jado Ikastetxeko ikaslea den Aida de los Ríosek, Erlatibitate teoria kontatzen digu bere ekoizpenaren bidez. Bikaina!!!
Utzi erantzun bat