Ikas-proiektuak Artaza Romo BHI-an
Posted by pilaretxebarria on azaroa 5, 2014
Iaz B08ko aholkulariak garen Ana Basterra eta biok, Artaza Romo insitutuan eta irakasleekin batera (Nekane Díez, Cristina Falagan eta Mertxe Candina), ikasgelan sartu ginen geuk garatutako (eta irakasleekin adostuta, noski) ikas-proiektu batzuk aurrera eramateko. Esperientzia polita izan zenez, Barakaldoko Berritzeguneak eskatu digu beren 28.Jardunaldi Pedagogikoetan tailer bat antolatzeko. Beraz, pasa den asteazkenean Clara Campoamor kultur etxean, Artazako irakaslea den Mertxe Candina eta ni neu BHko irakasleen aurrean jarri gara proiektuak garatzeko pausoak eta gure ikagelako praktika partekatzeko. Jarraituan erabili ditugun diapositiben aurkezpena duzue:
Utzi erantzun bat