Jardunaldi Digitalak 2014
Posted by pilaretxebarria on azaroa 4, 2014
Eta gainean ditugu berriro, bai, gure Jardunaldi Digitalak. Non gaude?, nora goaz?…digitaltasunak garai honetan ekartzen dizkigun zalantzak eta erronkak berriak, hau izango da gure gai nagusia. Horretarako Maite Goñik planteatuko du bere ikuspuntua, gero denon artean, mahai inguru bat sortzeko eta pil pilean daudenaz eztabaidatzeko.
Jardunaldietan ere bi ikastetxeko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu: alde batetik Bilboko Ave María ikastetxea bere “Tablet” proiektuarekin eta, bestetik, Urdaneta Ikastetxeak erakutziko digu 3D inprimagailu baten bidez zer egiten duten.
Izenematea irakita dago, betiko sistema erabiliz, hau da, Berritzeguneak.net web-orriaren bitartez.
Utzi erantzun bat