HOBELEX: EUSKARARAKO LEHEN LEXIKO-ZUZENTZAILEA, OSO TRESNA ERABILGARRIA
Posted by b08leioa on urria 23, 2014
UZEIK Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea aurkeztu du. Zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe idazten eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.
Hobelex etengabe eguneratzen da eta, beraz, bertsio berriak deskargatzen joan ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu zuzentzaileak.
Erabilera erraza da: idatzi ahala egiten ditu hobekuntza-proposamenak, eta erabiltzaileak aski du azpimarratutako hitzaren gainean klik egitea proposamena onartzeko.
Zuzentzaile ortografiko hutsek ez bezala, Hobelexek hobespen lexikoak ere egiten ditu, eta hori testuaren egokitasuna bermatzeko lagungarria da.
Hobelex eta zuzentzaile ortografiko arrunten arteko aldearen adibidea:
Jatorrizko testua:
Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.
Zuzentzaile ortografiko arrunten emaitza:
Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.
Testu zuzena, Hobelex-ekin zuzendua:
Japoniako gobernuak armagabetzerako behin-behineko elkarrizketen porrota iragarri du. Europar Batasuneko herrialdeetako ordezkariek adierazi dute armen inbentarioa egin beharko litzatekeela, betiko arazorik ez sortzeko Ukrainan.
Albiste osorik irakurtzeko: Sustatu.eus
Informazio gehiagorako eta Hobelez eskuratzeko: www.uzei.com/hobelex
Utzi erantzun bat