Zientzia Astea 2014
Posted by pilaretxebarria on urria 9, 2014
Aurtengo Zientzia Astea berriro martzan dago bere XIV.edizioan. Zientzia Astea azaroaren 5-9 egunen bitartean garatuko da hiru hiriburuetan, Bilboko Alhondigan, Gasteizko Foru Plazan eta Donostiako Artzain Onaren Enparantzan instalatuko diren karpetan.
Beti bezala, erakustokiak, tailerrak, ibilbideak eta hitzaldi interesgarriak ekarriko dizkigu, bai zientzia eta teknologia gure gazteen artean suspertzeko, bai edonork zientziarekin disfrutatu nahi izateko.
Honetaz gain, bi lehiaketa ospatzen dira:
- Zure “selfiak” : Selfie bat atera behar da erakustoki edo tailerretako batean eta Zientzia Astearen Facebook-eko orriko aplikaziora igo. Zientzia Asteko esentzia hobeto islatzen dituzten argazkirik originalenak sarituko dira.
- Geologiari buruzko argazki-lehiaketa . Klasiko bihurtu den lehiaketa honek jarraitzen du.
Oraindik matrikula irekita dago! Ez galdu aukera!
Informazioa eta programa:
Utzi erantzun bat