Musika irakasleen V. Jardunaldia – 2014
Posted by b08leioadbh on maiatza 8, 2014
2014ko MUSIKA JARDUNALDIA DAGOENEKO BERTAN!
MUSIKAN HAZI, HEZI, BIZI
2014ko MUSIKA JARDUNALDIA DAGOENEKO BERTAN!
MUSIKAN HAZI, HEZI, BIZI
Dagoeneko martxan jarri da musikazale zein musika irakasleon 2014ko jardunaldia, maiatzaren 15ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan izango dena. Urtero legez, egiten denaren berri izan, esperientziak trukatu eta ilusioz zein ideiez beterik, lanean ekiteko parada izango dugu.
Aurten, hezkuntzako etapa guztietan egiten denaren lagin bat ekarri nahi izan da. Besteak beste, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako musika geletako esperientziaren gainean arituko gara. Baita ere, BHIko irakasleak eta bere ikasleekin batera, eskuartean darabilen proiektuaren berri emango digute.
Jakin badakigu lan asko egiten dela etapa bakoitzean, nork bere eremuan eta horri eman nahi diogu indarra. Etapa guztietan jartzen diozun, diozuen eta diogun dedikazioari, grinari, gozotasunari, profesionaltasunari, merezi eta behar duen lekua ematea du xedeetako bat jardunaldiak. Musika, gure bizitza osoan zehar bidelagun duguna. Hezkuntza sisteman bere lekua izateaz gain, merezi duen lekua izan baduela ikustaraztea. Guzti hau metatzen saiatu da eta hona hemen Musika Irakasleen V. Jardunaldi honen lema; Musikaren bitartez hezten dugulako, hazten garelako eta bizi garelako.
Ongi etorri!
Osteguna, 2014ko maiatzak 15
9:00-9:30 Harrera eta dokumentazioaren banaketa.
9:30-9:45 Hasiera ofiziala. Jesus Fernandez, Ikastetxeen Zuzendaria eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria.
9:45-10:30 “Musicosophia” Haur Hezkuntza eta Lehen Hezuntzko Musika geletan.- Ainhoa Pintos.
10:30-11:00 Musikarekin emozioaz biziz: lan proiektuak DBHko 4. mailan.- Amaia Atxutegi eta bere ikasleak (Bilboko Martin de Bertendona BHI).
11:00-11:30 Arte eszenikoak, musika, dantza Batxilergoa- Iñaki Velasco, Patxo Landa eta beraien ikasleak (Ibarrekolanda BHI).
11:30-11:45 Lutheria eskolaren hezkuntza eskaintza – Pedro Sanz (Hezkuntza saila).
11:45-12:15 Kafea
12:15-14:15
A-Tailerra : “Gorputz perkusioa”. Sergio López de Landache
B- Tailerra : “Kantagintza eta flautaz gain beste tresna batzuen erabilera musika gelan”.Antton Jauregi.
14:15-14:30- Amaiera.
*Atsedenaldian, lagunekin egoteko aukera izateaz gain, Lutheria tailerra bisitatu, “Practice your music” aplikazioaren eta ABAO-OLBEko programa didaktikoaren informazioa izango da eskuragarri.
*Jardunaldian zehar interpretatuko den musika: L. van Beethoven-en Sinfonia pastorala. op.68 Fa maiorrean. (moldaketako zatiak).
- Itziar Bizkarralegorra. Bibolina
- Isidoro García. Bibolina
- Oscar Javier Oteo. Biola
- Beatriz Elorza. Biolontxeloa.
- Ana Ispizua. Biolontxeloa.
- Arrate Bayer. Akordeoia
- Susana Abelairas. Pianoa.
Izena emateko
Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar duzue orrialde honetan apirilaren 9tik maiatzaren 13ra arte. Orria zabaldu ondoren klikatu “izena emateko orria” esaldian
Utzi erantzun bat