XV. MATEMATIKA JARDUNALDIAK
Posted by pilaretxebarria on urtarrila 16, 2014
Ohikoa denez, Sestaoko Berritzeguneak bere Matematika Jardunaldiak antolatzen ditu. Beti bezala hezkuntz etapa guztiei zuzendutako hizlariak ditugu egun desberdinetan. Kalitatezko ekimena da eta guztiz gomendagarria parte hartzea.
Aurtean Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian ospatuko dira hurrengo programarekin:
Otsailaren 24a: LEHEN HEZKUNTZA
- Luís Pereda (Unibertsitateko irakaslea): “Matematika irakaskuntza Lehen Hezkuntzan”
Otsailaren 25a: HAUR HEZKUNTZA
- José Antonio Fernández Bravo (Camilo José Cela unibertsitateko irakaslea):“Matematika irakatsi Haur Hezkuntzan: praktika onen teoria edo teorien praktika onak?”
Otsailaren 26a: DBH
- Fernando Corbalán (Matematika irakaslea):“Matematika eta ikasleen eguneroko bizitza”
- Juan Emilio García Jiménez (Matematika irakaslea):“Zer esan nahi du matematikoki konpetentea izateak?”
Otsailaren 27a: DBH
- Fernando Corbalán. “Matematika eta komunikabideak”
- Debatea: Matematika irakaskuntzan, argiak eta itzalak.Fernando Corbalán, Juan Emilio García Jiménez, Santiago Fernández (moderatzailea)
Izenematea Jardunaldien web-orrian:
Utzi erantzun bat