URRUZONATARRAK GEHITUZ literatur ekimena
Posted by b08leioa on urtarrila 15, 2014
Gaur, urtarrilak 15, hasten da URRUZUNOTARRAK GEHITUZ literatura ekimenean lanak bidaltzeko epea eta otsailaren 28an bukatuko da.
Ekimen honek Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko du helburua.
Gaia libre da eta testuak prosaz nahiz poesiaz (bertso-paperak barne) aurkez daitezke.
Bi kategoria bereizten dira:
- B gaztetxoak: DBHko 3. eta 4. mailak
- A gazteak: – Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo
– Erdi Mailako Heziketa Zikloak.
Lan hoberenen egileek lau eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori.
Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat. Aukera eman nahi zaie ikasleei, alde batetik, idazle horrekin gertuko eta zuzeneko harremana izateko eta, bestetik, Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, idazle gazte hauen aurrerabiderako literatura-tutoretza bideak aztertzeko. Ikusi hemen iaz parte hartu zuten batzuen esperientzia
Interesaturik izanez gero b08normalkuntza wikian dauzkazu Oinarri – arauak eta parte-hartzeko orria
Utzi erantzun bat