Scratch
Posted by pilaretxebarria on azaroa 8, 2013
Pasa den urrian zehar, Berritzegunean, Scratch ikastaroa garatu dugu. Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da, MIT Media Lab garaturik. Aplikazio honen bidez, ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera dugu, animazioak, simulazioak edo jolas txikiak burutzen. Urtero “Scratch eguna” ospatzen da, umeek bere ekoizpenak erakusteko topagune ederra.
Gure “irakaslea” Borja del Río ( Lauro Ikastolan egiten du lan) izan da eta oinarrizko ikastaro ederra eman digu. Prestakuntza bideratzen duen web-orria: Scrath for dummies
Eta irakasleen ekoizpenak hemen ikus ditzakezue.
Utzi erantzun bat