HASIERAKO ALFABETIZAZIOA: PROZESUAREN GILTZARRIAK
Posted by b08ingelesa on azaroa 7, 2012
Gaurko saioarekin hasiera emango diogu B08 Berritzegunean antolatu dugun irakurketa-idazketari buruzko ikastaroari:
“Hasierako alfabetizazioa: prozesuaren giltzarriak”
Ikastaro hau ikastetxeetan sortutako hainbat eztabaidetan eta sensibilizazioan oinarritu da eta pasaden ikasturtean Getxoko Berritzegunean (B07) Montserrat Fonsekin antolatu zen hitzaldiari jarraipena emateko burutu da.
Horregatik saioak antolatzean ikuspuntu ezberdinak sartzen saiatu gara. Egitarauan ikusten denez, aditu batekin hasiko gara: Kepa Larrea, EHU/UPVko Magisteritza Eskolako irakaslea dena. Eremu honetan oso esperientzia handia duen irakasle baten ikuspegia Nekane Otsoak emango digu (3. saioa). Praktika arrakastatsu baten adibidea, Abandoko Berritzeguneko Kenar Martinezek aurkeztuko digu: “Bikoteka Irakurtzen” esperientzia. Eta amaitzeko, gelako irakasleen praktika onak eta kezkak partekatzeko gune bat eskeiniko da 4. saioan.
Gaia guztiz pil-pilean dago 100 irakasle inguru bilduko garelako. Hoien espektatibak asetzea espero dugu. Beraientzat eta etortzea ezinezkoa izan duzuenentzat, gai honetaz wiki bat prestatu dugu. Hor egitaraua, erabili-sortuko diren materialak eta beste baliozko erreferentziak eskuragarri izango dituzue.
Utzi erantzun bat