Zientzia Astea 2012
Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2012
Eta honekin XII edizioa datorkizu. Ondo dakizuenez, ekimena urtero azaroan zehar ospatzen da hiru euskal hiriburuetan ( 7 eta 11en artean) eta bi zati desberdinak ditu hezkuntzari begira: ikastetxeen bisitak azokan bertan egoteko eta ikas-jarduera zientifikoak parte hartzeko (hitzaldiak, irteera didaktikoak, museoen bisitak…). Bilbon Alhondigan garatuko da, Donostin Artzain Ona Plazan montatuko karpan eta Gasteizen EHUko Lascaray Ikergunean. Tik tak…badator
Zientzia Astea web orria
Zientzia Astea Facebook
Bilbon zentratuz, Erakustokietan, EHUko txoko klasikoez gain ( Fisika,Geologia,Kimika) ikusiko dugu: Materialak jolasten, Topografia eta informazio geomatikoa, Robotika, Ingenieritza biomedikoa, Biosistemak, Biodibertsitatea eta eboluzioa, Ekosistemen osasuna, Arnasketa, Formula Student, Lurreko telebista digitala, Santimamiñeko koba, Finantzak eta zientzia, Espezien identifikazioa eta Argiaren aplikazioak
Bilboko Tailerrak :
- Ikusmen urritasuna duten pertsonei zuzendutako zientziak
- Zientzia ikuskizuna: eguneroko materialekin egindako esperimentuak
- PechaKucha investigativo: Hainbat EHUko ikerlari gazteen ikerkuntza proiektuak dibulgatuko dizkigute
- Ingenieritza Eskolako Espazio Gelan dagoen Astronomia Behatokitik gaueko behaketak.
- Arkeologia museoa
- Sarriko parkearen zuhaitzak ezagutzeko txangoa.
- Paseoa itsatsontziz Bilboko ibaiatik
- Alhondigan bertan ibilaldi geologikoa
Eta ez ahaztu VI. Argazki Geologikoen lehiaketa!
Utzi erantzun bat