Ikasturtearen hasieran egiteko ikas-jarduerak
Posted by pilaretxebarria on Iraila 5, 2012
Ikasturte berria heldu zaigu eta ziur aste honetan eginkizun guztiak gogor planifikatzen gabiltzala. Normalean, ikastetxeetako orientatzaileek edo aholkulariek hainbat ikas-jarduera eta dinamika prestatzen dituzte hasiera hauetan egiteko: ongietorriak, aurkezpenak, ikasgelako arauak…Baina, azken urte hauetan gauzak nahiko aldatu dira. Gaur egun hezkuntz gaitasunei begira gaude, hauei dagozkien metodogiak indartzen ari dira (elkarlana, adimen anitzak, elkarbizitza…) eta ordenagailuen presentzia gero eta nabariagoa ikusten dugu gure ikastetxeetan. Beraz, ikasturtearen hasieran guzti hau aldi berean lantzeko asmoz , hona hemen egin ditzakegun 15 ikas-jarduera edo dinamika egokituta, ea lagungarriak diren.
Utzi erantzun bat