Twitter euskaraz abian da
Posted by b08leioa on Iraila 3, 2012
2012ko abuztua
Euskal twitterlariek hala eskatuta, Twitterreko arduradunek sare soziala itzultzeko bidea ireki zuten eta azkenean lortu da euskaratzea.
Gaztelaniaz edo frantsesez ez bezala, jatorrizko tweet hitza itzuli egin dute eta orain arte tweet bezala ezagutzen genituenak, txio bihurtu dira; twitteatu ekintza, txiokatu; eta retwitteatu, bertxiotu.
Twitter euskaraz jartzeko, zure kontuko ezarpenetara jo beharko duzu eta Basque – Euskara aukeratu hizkuntzen artean. Oraindik beta fasean dago; hau da, funtzionatzen duen arren, konpontzeko zenbait akats izan dezake. Horietako batekin topo eginez gero, jo ezazu Twitterren itzulpen zentrora eta eman ezazu akatsaren berri edo zuzenketa proposatu.
Utzi erantzun bat