Ikasbloggak 2012
Posted by pilaretxebarria on ekaina 1, 2012
Urtero bezala ekainean gaude eta Ikasbloggak ekimena abian jarri da berriro ikasturtea ondo bukatzeko. Bilboko Ingenieritza Eskolan hurrengo 26an ospatuko da, aurtengo leloa “Mugarik gabe ikasi” izanik. Programak ekintza berriak barneratzen ditu, goizean, ohikoa denez, hitzaldi bat izango dugu, Industrial-eko EOI DIGITAL-eko Zuzendaria den Tíscar Lara-ren eskutik: Más allá del aula: la red como laboratorio de aprendizaje informal. Segituan, LH eta BHko esperientziak. Arratsaldez eta “datorren ikasturteari begira” izenbururekin, hiru jarduera gehiago programatuta daude, Hamaika Haizetara proiektua, Hezkuntza Sailako materialen aurkezpena eta irakasle guztien partaidetza sustatzeko bi aukera politak: “zure bloga erakutsi” eta “komunikazioa” aurkezten. Azken hauetan parte hartu nahi baduzue formularioak bete eta zuzenean bidali . Anima zaitezte, asko gara eta!
Eskola 2.o, IKT eta gaitasun digitalaren garapenean interesatuta dauden irakasleen topagune bikaina da, ez galdu aukera!
Informazio osoa eta izenematea: Ikasbloggak
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related
This entry was posted on ekaina 1, 2012 at 6:41 pm and is filed under Deialdiak.
Laburpen hitzak: 2012, ikasblogak, jardunaldiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, edo trackback from your own site.
Utzi erantzun bat