Zientziarbela: berritzegunekideon lankidetza proiektua
Posted by pilaretxebarria on apirila 28, 2012
Zientzia Arbela orain dela bi urte hasitako proiektua da. Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntza sartzear zegoen eta ZT eremuko aholkulariok, nork bere Berritzegunean, gure prestakuntzaren euskarri bezala antolatu genuen. Hasiera batean gure helburu nagusia arbela digitalerako baliabideen bilduma eskaintzea zen, baina, denboraren poderioz, gai honekin lotuta zeuden beste atal batzuk gaineratzen joan garenez, oso web-orri potente bihurtu da gure arloetan kontsultak egiteko eta, aldi berean, aholkularien arteko lankidetza proiektu.
Beraz, nik uste dut hemen zehaztasunez aipatzea merezi duela, zabalkuntza gehiago emateko asmoarekin.
- Natur Zientziak-DBH1/Natur Zientziak-DBH 2 / Matematika- DBH1/Matematika-DBH2 : Sites-aren atal nagusiak, gai kurrikularretik abiaturik, banan banan, gai bakoitzerako baliabide interaktiboen bilduma aurkituko duzue, eduki komunak barne . Etengabe gaurkotzen ari da.
- Zer da arbel digitala?:atal honetan arbel digitalean aritzeko ildo orokorrak aipatzen ditugu, baita prestakuntza nondik eskuratu ere
- Orientabide didaktikoak: Zertarako erabili eta irakasleek egindako eredu batzuk
- Baliabide orokorrak: arbel digitalaren bidez erabilgarriagoak diren baliabideak gure eremua (animazioak, simulazioak,bideoak…) eta non aurkitu
- Baliabide matematikoak: matematika arloak bere bereiztasunak dituenez, atal honetan oinarrizko baliabide interaktiboak aipatzen dira
- Material propioak sortzeko tresnak: hemen, gure ikas-jarduera propioak egin nahi badugu, hainbat programa eta Web 2.0ko aplikazioak gomendatzen dizkizuegu
- Proposamen didaktikoak: atal interesgarriena. Hasi berria dugu, gure asmoa geuk egindako adibide batzuk jartzea da, gehi beste irakasleenak
- AGREGA:Balibideen biltoki erraldoi honetan euskeraz dauden gure eremuko ikas-sekuentziak biltzen ari gara
- Estekak: DBH: biltoki orokorren bilduma
- Estekak: arbel digitala: gauza bera, baina arbel digitalari buruzko web-orriak , urtero ospatzen diren Jardunaldiak ere bai.
Ikasturtea honetan bukatzea espero dugu, ea baliagarria den institutoetan.
Utzi erantzun bat