Ireki da IRALE ikastaroetan izena emateko epea 2012-2013
Posted by b08leioa on martxoa 13, 2012
Informazio osoa: www.irale.hezkuntza.net
IZENA EMATEKO EPEA: martxoaren 12tik 23ra (egun biak barne)
IZEN-EMATEA: on-line bidez egingo da nagusiki irakasle.net orriaren bidez. Bide hau erabili ezin duenak Hezkuntza Ordezkaritzan (Euskara Atalean) eskuz egin dezake.
ON-LINE EGITEKO PAUSUAK: irakasle.net orrira joan, irakaslegunera jo, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu eta onartu, “IRALE ikastaroak 2012-2013” gainean sakatu eta IRALEn parte hartzeko eskabide orriak agertuko dira. Zailtasunak izanda, tutorial honetan edota bideo honetan jarraitu behar duzun bidea pausuz pausu azalduta aurkituko duzu.
1. deialdi honetan, ondoko ikastaroak arautzen dira:
a) Irakastordu barneko ikastaroak, irakasle finkoentzat: U1, U2, U3, Z, 3000, 4000, 5000 eta R ikastaroak (R300, R400, R500, R600 eta R700).
b) Irakastorduz kanpoko eta udako ikastaroak, irakasle guztientzat (finko nahiz ez-finkoentzat): A, E, F, H, I eta Q ikastaroak.
Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago: aurkezpen-txostenean
Kontuan hartu ikastaro guzti hauen artean batzuk bereziki lotura zuzena dutela gaur egun irakasleok izan behar dugun gaitasunarekin eta ikastetxean gure ikasleengan garatu behar dugun curriculumarekin:
Ikastaro hauei buruzko informazio zehatzagoa txostenean aurkituko duzue, 15. orrialdetik aurrera.
Beste ikastaro batzuk ikastetxean bertan egiteko aukera ematen dute: H IKASTAROAK. Kasu honetan, ikastetxe horretako irakasle talde bat prest egon behar da eta horiek eskabide indibiduala bete beharko dute ikastaro bera eskatuz. Ikusi 24. eta 25. orrialdetan daudenak, horietariko batzuk gure ikasleen hizkuntz gaitasunak hobeto lantzeko lagungarriak izan daitezke eta: MINTZAMENA, LAGUNARTEKO HIZKERA, IPUINGINTZA, KONTALARITZA, EUSKAL ANTZERKIA, KANTA, BERTSOLARITZA, DANTZA, IRRATIA, EUSKAL JOLASAK…
IRALE 2012-2013 ABIERTO EL PLAZO DE MATRICULA.
Información sobre caracteristicas de los cursos, plazos e inscripción: www.irale.hezkuntza.net
Matricula on-line: a través de www.irakasle.net
Utzi erantzun bat