Hamaika Haizetara, lankidetza proiektu berria
Posted by pilaretxebarria on urtarrila 30, 2012
Gaur, urtarrilak 30, Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri du sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du. Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.
Gaurtik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da. Ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!
En castellano
Utzi erantzun bat