“Erregistratu, sartu eta baja eman” materiala eskuragarri
Posted by b08leioa on urtarrila 30, 2012
Europar Pribatasun egunean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agentziarekin lankidetzan, Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.
Materiala hezkuntza komunitateari begira egin da, irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio programetan. Bereziki aproposa da kontzeptu hauek lantzen diren esparru edo ikasgaietan erabiltzeko edo tutoretza edo eskola orientabide saioetan.
• Irakasleek ez dute baliabidea oso-osorik erabili behar ikasleekin, hasiera-hasieratik bukaera arte.
• Programak Eskubideen, Erantzukizunen eta Legediaren arloko kontzeptuak lantzen ditu.
• Programaren xedea da irakasleek baliabide honetako elementu batzuk hautatzea bestelako hezkuntza baliabide batzuekin batera, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako geletan erabiltzea ikasgai hauetan besteak beste: Hezkuntza etiko-zibikoa, Herritartasuna eta Giza Eskubideak, Teknologiak edo Informatika.
Edozelan ere, DBEBn uste dugu baliabide honek curriculum guztietarako balio duela eta berdin erabil daitekeela Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko beste ikasgai batzuetan ere.
Deskargatzeko:
http://www.avpd.euskadi.net/s04-5249/eu/contenidos/informacion/documentos_difusion/eu_difusion/guia_educativa.html
Utzi erantzun bat