“Un billete de ida y vuelta” esperientzia VI Premi TIC finalean
Posted by b08leioa on abendua 23, 2011
Ayalde ikastetxeko Miren Linazak eta B08 Berritzeguneko Ana Basterrak egindako ikasgelako “Un billete de ida y vuelta” ikas berrikuntza Impuls Fundazioak eta Vodafone Fundazioak sortutako Premi TIC-en finalean dago. Guztira 101 ikastetxeek esperientzia aurkeztu egin dute, baina finalean hamar besterik ez dago. Saria hezkuntza munduan prestigio eta ospe handikoa da. “un billete de ida y vuelta” berrikuntzak dituen ezaugarrietako bat bere aplikagarritasuna da. Ikasgelan frogatua, beren emaitzak nabarmenak dira eta ikasleen artean izandako balorapena oso altua.
Utzi erantzun bat