Hizkuntza Ekologia: naturgaiaren material berria
Posted by pilaretxebarria on azaroa 18, 2011
Naturgaiak beti harritzen gaitu bere materialarekin. Oraingo honetan hizkuntzen aniztasuna izan da aukeratu duten gaia, baina ikuspuntu ekologiko batekin. Era honetan, izaki bizidunen biodibertsitatearekin parekatzen dute munduko hizkuntzen egungo egoera. Izugarrizko hizkuntz aberastasuna daude gure planetan eta ez dugu baloratzen, are gehiago, gehienak arriskuan daude, espezie asko bezala. Gizakiaren historiatik abiatuta, hizkuntzen eboluzioa lantzen da, gure garaira heldu arte. Euskal Herriko egoera eta Euskararen jatorria ere bereziki ikusten dira. Hiztunen paper eragilea azpimarratzen da.
Lan hori Berde Berdea orrialdean dago ikusgai, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, baita eskuragarria CD formatuan ere.
Mikel said
Interesgarria eta zabaltzeko moduko ikuspegi berriztatzailea.