Baloreak lantzeko bi material berri euskaraz
Posted by pilaretxebarria on urria 4, 2011
Azken hilabete honetan baloreak lantzeko bi material berri kaleratu dira Internetaren bitartez. Batean, generoa lantzen da, bestean kulturartekotasuna eta biak euskaraz ditugu
- Auzokide berriak : 11 eta 14 urte arteko nerabeei zuzendutako proposamen didaktikoa xenofobia eta arrazakeria lantzeko. Komiki batean oinarriturik, neska-mutilek zenbait pertsonaia eta istorio aurkituko dituzte, herritarren balioei, migrazio-prozesuei eta kultura arteko elkarbizitzari buruz hausnartu ahal izateko.66 orriko historia da eta e-book formatoan irakur dezakegu. Irakasleek 3 sekuentzia didaktiko guztiz garatuta dituzte material honekin lan egiteko. Proposamenaren bloga.
Beldur Barik: indarkeria sexistaren aurkako programa dugu. Gazteentzako ekimen berri honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu. Honetaz gain, 5 ikas unitateak , ikusentzunezko materialak eta dokumentazioa eskura ditugu.
Utzi erantzun bat