Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen X. Jardunaldiak
Posted by pilaretxebarria on maiatza 6, 2011
Urtero bezala, Gipuzkoako Berritzeguneak elkartzen gara ,ekitalde baten bitartez eta gai batzuei lehentasuna emanez, ikastetxeetako proiektuen esperientziak elkartrukatzeko gunea eskeintzeko. Irakasleen topaketa, eskaparatea izateaz gain, oso baliogarria da azken berriztapenak ezagutzeko. Programan lau gai nagusitzen dira:
- Aniztasuna
- Elkarlana
- Eskola 2.0
- Hizkuntza marko hirueleduna
Azken honetan, gure eskualdeko ikastetxeak hartuko du parte, Barandiaran BHIko Ana Gorostiza irakaslea.
Jardunaldiak maiatzaren 19 eta 20an zehar garatuko dira. Hitzaldiak ere egongo dira: David Duran, Dolors Reig eta Víctor Bermejo.
Izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 13an bukatzen da. Informazio osoa:
This entry was posted on maiatza 6, 2011 at 12:24 pm and is filed under Deialdiak. Laburpen hitzak: 2011, barandiaran, gipuzkoa, jardunaldiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, edo trackback from your own site.
Utzi erantzun bat