EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK: TXANDAK ESKATZEKO EPEA
Posted by b08leioa on martxoa 24, 2011
Datorren apirilaren 20ra arte irekita izango duzue 2011-2012 ikasturtean 5 barnetegietara joateko eskabidea egiteko epea.
Ikasturte hau berezia da: 25 urte bete dira barnetegiak lanean ari direla ikasleak motibatzen eta girotzen, haien artean euskararen erabilera handitzeko. Bestalde, aipagarria da orain dela bizpahiru urte eraldaketa prozesu bati ekin ziotela barnetegietako monitoreek, eta, horren ondorioz, lan egiteko modua eta ikuspuntua ere aldatzen ari dela.
Bideo honetan ikus ditzakezue ikasle eta irakasle batzuek txanda egin ondoren esandakoak.
NAHI BADUZU…
- euskarari lotutako bizipen gogoangarria izan,
- erdal giroko ikasleei euskaraz bizitzeko aukera (eskolaz kanpo) eskaini,
- euskara ikasteko prozesuari bultzada eraginkorra eman,
- benetako egoeretarako komunikazio gaitasuna indartu,
- ikasle eta irakasleen hizkuntza aukerak zabaldu,
EZ GALDU AUKERA eta eraman zure ikasleak Euskal Girotze Barnetegietara
Utzi erantzun bat