IRALEn matrikula-epea: otsailaren 14tik 25era
Posted by b08leioa on otsaila 14, 2011
2011-12 ikasturterako IRALErako eskaerak egiteko epea ireki da.
Aurten ikastaro guztietarako deialdi eta matrikula-epe bakarra izango da.
Iaz eskainitako ikastaro guztiak eskaintzen dira, baita sortu berri zirenak ere (R300, R400, R500, R600, R700…)
IKASTARO MOTA:
· Udako ikastaroak: izan EGA-HE2ra artekoak edo hortik gorakoak
· Irakastorduz kanpoko ikastaro guztiak (liberaziorik gabekoak alegia), izan EGA-HE2ra artekoak edo hortik gorakoak. Besteak beste:
H100 eta 200
H400 eta I ikastaroak
· Irakastordu barneko ikastaroak (hots, liberazioa dutenak):
– HE1 eta HE2erainoko ikastaro trinkoak
– HE2tik gorakoak
R300 (hizkuntza-gaitasuna sendotzeko)
R400 (Euskal ikasmaterialak (digitalak) sortzea
R500 (Ahozko konpetentzian sakontzeko estrategiak)
R600 (Euskal kulturaren ikuspegia lantzea)
R700 (Glotodidaktika lantzea)
Informazio gehiago hemen
Utzi erantzun bat