Urteko Elkarbizitza Plana
Posted by b08leioa on urria 13, 2010
Joan den asteko ostegun eta ostiralean (irailak 30 eta urriak 1) Urteko Elkarbizitza Planari buruzko prestakuntza jarduera trinkoa izan genuen berritzegunean.
Lehenengo goizean Elkarbizitza Planaren faseak eta Elkarbizitza Behatokia izan genituen hizpide. Arratsaldez, zonaldeko hiru ikastetxek (San Bartolomé, Txomin Aresti eta Altzaga Erandio) euren Elkarbizitza Planak azaldu zizkiguten. Urriaren 1ean, Luis Mari Elizalde adituari esker lan-taldeetan adostasunetara ailegatzeko estrategietan trebatu ginen.
Partaidetza ugaria izan zen, eta kide guztien asebetetze maila, altua.
Mila esker zuen ilusioa eta lan egiteko gogoa berriz ere agerian uzteagatik.
Bertan aipatu eta jorratutako materialak:
Materiala guztiak berritzegunean daude eskuragarri.
Horrez gain, San Bartolomeko Idoiak utzi zigun bere eskolan egindako agenda osatzeko artxiboak. Hemen klikatuz gero, eskuratu ahal izango dituzue.
Utzi erantzun bat