Spencer Kagan Vizcaya ikastetxean
Posted by b08leioa on otsaila 22, 2010
Pasa den asteburu honetan eta VIZCAYA Ikastetxeak antolaturik, Spencer Kagan famatuaren prestakuntza jasotzeko aukera izan dut. Kagan lan kooperatiboan munduko aditu ezagunena da eta bi lantegi desberdinak baina aldi berean erlazionatuta garatu zituen: Elkarlana eta “Brain friendly instruction” , burmuinarako ikaskuntza adiskidetsua edo. 100 irakasle baino gehigo elkartu ginen eta, taldeka jarrita, ikastaroak zituen 12 orduak laster pasatu zaizkigu bere elkarlanean aritzeko egiturak ezagutzen eta progatzen, Kaganen berrikuntzaren gakoa talde lana oso ondo egituratu behar dugula delako . Egitura hau ez bada finkatzen , taldeetan ikasgela klasikoan daukaguna berriro errepikatzen da, hots, bakarrik ikasle aurreratuek hartzen dute hitza eta taldearen lidergoa. Ikasle guztien partaidetza ziurtatu nahi badugu, antolakuntzaz gain, ikasleek ez dute bere iritziak botatzeko zertan beldurra izan behar, ez dute zertan txarto sentitu , beren burmuina edonoiz ikasteko prest eta optimizatuta egotea izan behar da gure helburua eta hau bakarrik lortzen da ikasgelan giro lasaia eta aldekoa baldin badago.
Ikaskuntza integratuaren aldeko diskurtsoa , beraz, gaur egungo joera didaktikoak bateratuz: elkarlana, adimen anitzak, elkarbizitza eta hezkuntza emozionala. Guzti hau azken ikerketa neurologiko eta pedagogikoetan oinarrituta eta, gainera, ikasgelara eramateko erraz moduan.
ZUEKIN PARTEKATZEKO IRRIKAN NAGO!
Vizcaya ikastetxeko antolakuntza bikainari eskerrak eman nahi diot ere bai. Hona hemen material batzuk.
- Egunkariaren artikulotxoa
- Spencer Kagan-en weborria
- Global Learning, bere prestakuntza-enpresan bere filosofia ezagutzeko artikulo batzuk ditugu: Incremento Actividad Cerebral eta Estructuras Kagan
Utzi erantzun bat