Topaketak 2010: adimen emozionala
Posted by b08leioa on urtarrila 21, 2010
Atzo gure 2010eko Topaketei hasiera eman diegu goi mailako gonbidatuekin, Tolosako Lazkorain Ikastolako kideak diren Kepa Goikoetxea (Zuzendaria), Beatriz Ezeiza eta Aitziber Alerdi (Aholkulariak). Ikastetxeko etapa guztietan lantzen duten “Adimen emozionala” proiektua azaldu digute eta, benetan, bi orduko hitzaldia laburra egin zaigu beren azalpen argiak, interesgarriak eta profesionaltasunagatik. Mila esker.
Haiek erabilitako materiala laster izango duzue eskura Elkarbizitza WIKIan. Momentuz, “Karmele andereño” ipuina duzue hausnarketatzeko:
Karmele andereñoa
View more presentations from Laskorain Ikastola.
Adimen emozionalari buruzko webhelbide batzuk:
- Lazkorain ikastolako bloga: adimen emozionala
- Gipuzkoa ikaskuntza emozionala: emozioak.net
- Hik Hasi: Adimen emozionala autokontrolean aurreratzen. Milagros Pollán
- Argia: adimen emozionala eskolan. Mikel García
- Consumer aldizkaria: Emozioak bizitzen ikastea
- Ainhoa Bilbaoren bloga: emoziozko adimena
- Sycom eta NewCon Zentroa: adimen emozionala bloga
- AIDIPE: Gipuzkoako irakaslei zuzendutako emozio heziketako prestakuntza. Programa gaztelaniaz
Utzi erantzun bat