Euskerazko hiztegi berria: Orotariko
Posted by b08leioa on urria 15, 2009
Bere 90. urteaurrena ospatzeko, Euskaltzaindiak jarri du sarean Koldo Mitxelena zenaren Orotariko Euskal Hiztegia. 16 liburuki, 14.028 orrialde eta 125.987 sarrera dituen tresna honek badu xede zehatza: garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenik hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez -askotan bietan-, baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik. Hiru atal ditu:
- Hiztegian bilatu: bilaketak egiteko.
- Argibideak: on line bertsioari eta PDF formatukoari buruzko orientabideak.
- Jaisteko gunea: PDF formatuko artxiboak jaisteko tokia.
Informazioa-iturria: Bihar da berandu
Utzi erantzun bat