Zenbait baliabide interneten eta euskaraz
Posted by b08leioa on ekaina 9, 2009
Ekainaren 10ean, WordPress 2.8 bertsioa martxan jarriko da mundu zabalean eta dagoeneko euskarazko euskarria prest dago. WordPress munduan gehien erabiltzen den blog plataforma da, Blogger (blogspot) ezagunarekin batera eta software librea da. Blog berri bat sarean eskegitzea doan egin daiteke sistema hauekin. [Irakurtzen ari zaren blog hau, WordPress 2.7.1 bertsioaren gainean dago eraikita].
Euskaraz blogak sortzeko badaude beste aukera batzuk ere: blogak.com, blogari.net eta nireblog.com, besteak beste.
Wikiak euskaraz ere sor daitezke munduan gehien erabiltzen den euskarrietako batean, wikispaces.com ezagun horretan. (Nabigatzailea euskaraz ipintzearekin wikispaces.com euskaraz agertuko zaizu, besterik gabe). K-12 hezkuntzarako 175.000 wiki baino gehiago dago munduan, dagoeneko, plataforma honetan eta horietako ehunka batzuk euskaraz. Gure blog honetako eskuineko zutabean horietako batzuk topatuko dituzu.
Bestalde, zabaldu.com-en irakurri dugu joomla! euskaraz garatzeko komunitatea sortu berri dela: joomlaeuskaraz.org maiatzean bertan hasi da martxan. Joomla! ere software librea da, GNU/GPL lizentziapekoa. Gure inguruko zenbait ikastetxek euskarri hau erabiltzen dute bere ikastetxeko atari gisa; Leioako Txomin Arestikoak, izan dira , guk dakigula, sistema hau gure inguru honetan ezartzen lehenak.
Utzi erantzun bat