IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
Posted by b08leioa on apirila 13, 2009
Sustatu.com-en irakurri dugu:
IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
UEU ¦ 2009-04-13 ¦ 08:26 ¦ Informatika
Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an, maiatzaren 7an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu. Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.
Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean arituko gara Bilkura honen antolakuntzan.
Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusia
Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar.
Egitaraua ikusteko klikatu hementxe bertan
Edo HEMENTXE
Utzi erantzun bat