Euskal curriculum berria eta gaitasunak: orientabide eta ikas-sekuentziak
Posted by b08leioa on martxoa 10, 2009
Azkenean gure Euskal Hezkuntz Sistemako gaitasunei buruzko informazio zehatza eskura dugu Berritzegune Nagusiko arloko aholkulariei esker. Aurten ebaluazio diagnostikoan sartuko diren hiru gaitasun garatu dituzte baina etorkizunean guztien burupena espero dugu. Materiala Hezkuntzako Weborrian dago eta 7 dokumentu dira. Dokumento orokorrean gaitasunen kontzeptua azaltzen da, arlo bakoitzaren beren garapenarako kontribuzioa, ikasgelan erabiltzeko metodologia aproposa eta ebaluazioa. Orientabideetan gaitasun bakoitzaren azpigaitasunak eta dimentsioak aztertzen dira zehatz mehatz. Gaitasun bakoitza arlo desberdinetako ikas sekuentzia batzuen bidez ejenplifikatuta dago, gaitasunak materia guztietan landu behar direla eta ez jakintzagai bakar batekin argi eta garbi gera dadin.
- Oinarrizko gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman: dokumento orokorra/Las competencias básicas en la CAV: documento general
- Zientzia, Teknologia eta Osasunerako gaitasuna: orientabideak /Competencia en cultura científica, tecnológica y salud: orientaciones
- Zientzia, Teknologia eta Osasunerako gaitasuna: sekuentziak . “egitura mugikorrak” (teknologia), “sonido, ruido, silencio y otras sonoridades” (musika) eta “la luz” (Natur Zientziak)
- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna:orientabideak /Competencia en comunicación lingüística: orientaciones
- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: sekuentziak:izatari trebeak izateko praktikatzen (euskera), eztabaidatzen (euskera) , un libro de relatos (gaztelania), a vueltas con la tipografía (plastika) eta los movimientos de población (Gizarte)
- Matematikarako gaitasuna: orientabideak /Competencia matemática: orientaciones
- Matematikarako gaitasuna: sekuentziak. Orientazio kirolak (heziketa fisikoa), opinamos sobre las lenguas (gaztelania) eta conPotencias (matematika)
Nuevo currículo y competencias básicas en la CAV: orientaciones y ejemplificaciones didácticas realizadas por las asesorías de área del Berritzegune Nagusia
Utzi erantzun bat