HIPIak berriro martxan
Posted by b08leioa on Iraila 9, 2008
Agur oporrak, ongietorria ikasturte berria, bai, pilak kargaturik hasi nahi dugulako. Beraz, datorren irailaren 16an lehenengo bileraren deialdia egiten dizuegu:
- 9:30-11:00. HIPI berrientzat soilik, oinarrizko prestakuntza eta informazioa jasotzeko eta elkar ezagutzeko.
- 11:30-13:30: Berriak eta beteranoak elkartuko gara, programazioarako materialak eta ikasturtearen planifikazioa izango dira gaiak.
TOKIA: Leioako Berritzegunea
NORI Dagokio: Eskualdeko irakasleak
Bitartean, ez larritu, aste honetarako material batzuk, hasteko, gure HIPIWIKI berrian dauzkazue. Laster arte.
Utzi erantzun bat