"Arbela digitalaren erabilera" ikastaroa
Posted by b08leioa on urtarrila 10, 2008
Irailan izenburu berberarekin egin zen ikastaroaren arrakasta eta, honen kausa, kanpoan geratu ziren irakasleak ikusita, BHIE-k eta B08 Leioako Berritzeguneak errepikatzea erabaki dugu. Hona hemen datak: izena emateko epea urtarrilaren 28a arte; 30 eta 31n, lehenengo bi saioak; otsailaren 13an gizarte zientzatarako saio praktikoa eta 17an zientzietarako saio praktikoa. Edo nola ere esteka honetan informazio gehiago eta matrikula egin dezakezue.
Utzi erantzun bat