Jolas garaia
Posted by b08leioa on abendua 17, 2007
Laster ditugu gabon-oporrak eta, badakizue, garai honetan bai umeak, bai gazteak inoiz baino urduri daudela deskantso eta oparien zain. Eta, zer esanik ez, geuk, irakasleok ere bai. Horregatik post honetan, oporrak heltzear dauden egun hauetan jolasteko momentu aproposak direla eta, gainera ikasturtean zehar aprobetxagarriak, jolasak euskeraz aurki ditzakegun gune batzuk komentatzen ditugu:
- Euskerazko flash jokoak: 6 jolas errezak on line
- Xaxilipurdi: honetan 5
- Txikinet: beste 5 hemen
- Kaixo: eta hemen 8
- Zernola : eta hemen 16, batzuk zenbakiekin lotuta
- 3 arrano : 14 jolas deskargatzeko eta ordenagailuan instalatzeko.
- Xedera 5 motatako hitz jokoak
- Argia: letra zopak eta gurutzegramak
- Ipurbeltz : âdenborapasaâ? atalera jo behar da eta denetariko duzu.
- Ludoteka: 60 jolas on line komunean jolasteko. Pasahitza eskatzen du.
- EITB bere multimediagunean jolas batzuk daude.
- Aisia: oso jolasorri ona, interaktiboak izateaz gain, euskal jolasen zerrenda izugarria duelako
- Barnetegiak : hauexek ere ikasgelan edo patioan jolastekoak dira. Proposamen ugari euskera suspertzeko.
Bereziki: Olentzero: 14 jolas klasikoak baina Olentzero moduan egokituta. Bisita ezazu orri nagusia, jarduera interaktibo ugari ditu eta (postalak, abestiak, marrazkiak, sukaldaritza…)
Utzi erantzun bat