Jardunaldiak bukatu dira
Posted by b08leioa on urria 25, 2007
Gaur bertan bukatu dira gure Jardunaldi Digitalak. Pena ematen digu, benetan, hain jatorrak diren irakasleekin egon gara oso pozik, guztion artean Blogak, Wikiak eta WebQuestak egin ditugu, kanoia arbela digitala moduan erabili dugu, ikastetxeetako esperientziak ezagutu ditugu eta Web 2.0k ematen dizkigun aukera ezinbestekoetan pittin bat gehiago buzeatu dugu. Mila esker partehartzaile guztiei, bai hizlariak, bai irakasleak, benetako protagonistak.
Utzi erantzun bat