Pantaila Digitalari buruzko ikastaroa
Posted by b08leioa on Iraila 12, 2007
BIHE-k proposatu eta bere sustapenaz, datozen irailaren 25 eta 26 eta urriaren 2an Pantaila Digitalaren erabilpen didaktikoaz ikastaroa izango da B08 Berritzegunean (Leioan) arratsaldeko 4:30etatik 7:30etara. Parte hartzeko hiru lehentasun daude: 1. BIHE-koa izan; 2. Getxo ala Leioa Berritzeguneko ikastetxea izan; 3. Arbela digitala izatea ikastetxean. Hala eta guztiz ere, leku libre badago inskripzio guztiak onartuko dira. Matrikula egiteko eta informazio gehiago lortzeko hemen duzue link bat (kontuz: link honetako “Más información” atalean errakuntzaren bat dago; balio duen informazioa blogarena da, hots, post honena).
Arazoren bat sortzen bazaizue, blog honetako “Iradokizunak” atalean formularioa dago matrikula egiteko erabil daitekeena. B08 Berritzegunera nola iritsi jakin nahi baduzu erabili blog honetako “Non gaude” atala.
OHARRA: arazo teknikoen ondorioz, data bat aldatu da: ostegun 27aren ordez asteazken 26a jarri da .
Utzi erantzun bat